Andoni Egaña


(Zarautz, 1961)
Bertsolaria

Andoni Egaña erabat sorkuntzari emana bizi da gaur egun: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin ditu iritzi-emaile moduan. Disko bat ere badu argitaratua berak idatzitako bertsoekin, eta besterentzat ere idatzi izan ditu kantuak. 80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena.
Azpimarratzekoak dira Egañak Txapelketa Nagusian 1993, 1997, 2001 eta 2005ko lortutako garaipenak eta zenbait liburu argitalpena: Aitaren Batean (Elkar, 1990), Bat bateko bertsolaritza (Bertsozale Elkartea, 2002) edota Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (Elkar, 2004).

No hay comentarios: