Maialen Lujanbio


(Hernani, 1976)
Bertsolaria

Maialen Lujanbio euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi

No hay comentarios: