Bixente Martinez


(Eibar, 1954)
Gitarra

Bixente Martinez konpositore, arreglista eta instrumentista profesionala da 1976. urtetik. Autodidakta da gehien bat, gitarra bere instrumentu printzipala delarik, bai elektrikoa edo akustikoa. Jotzen ditu baita ere mandolina, bouzouki, dobro eta beste
harizko instrumentu batzu.

Oskorri taldeko partaidea 1973. urtetik, Martinez taldearen grabazio eta kontzertu guztietan hartu du parte. Talde honek hogeitabost diska baino gehiago argitaratu ditu gaur arte, eta azkenak 2005eko apirilean argitaratutako Doktor Do Re Mi eta Benedizebra eta 2007eko maiatzean ateratako BandaBand izenekoak dira. Ruper Ordorika eta Joseba Tapiarekin batera Hiru Truku taldeko partaidea ere bere sorreratik, orain dela hamalau urte. Bere azken diskoa 2OO4eko azaroan ateratako Nafarroako kantu zaharrak izenekoa da.

Beste jende askorekin kolaboratu du, bai grabazioetan, bai kontzertuetan. Batzuk aipatzearren, Ruper Ordorika, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Hertzainak taldea, Gu ta gutarrak taldea, Emilio Cao, etab. Bai Oskorri eta bai Hiru Truku taldeekin, Euskalerritik aparte Espainia guztian zehar, Portugalen, Frantzian, Suitzan, Alemanian, Belgikan, Argentinan, Uruguain eta Kanadan eman ditu kontzertuak.

Bere beste proiektu bat Igelaren Banda izeneko taldea da. Talde honek Euskal Herriko erritmo eta doinu tradizionalak hartzen ditu abiapuntu gisa, eta gero, inprobisazioa eta armonizazio orijinalekin, bide berriak jorratzen ditu Euskal Herrian egiten den musika instrumentalaren arloan. Taldeak 2001. urtean argitaratutako disko bat du merkatuan, taldearen izen berarekin. Bertan kolaboratzen dutenen artean, Gorka Benitez, Ben Monder, edo Mixel Etxekopar aipa ditzakegu, beste batzuen artean.

No hay comentarios: