Jon Maia


(Urretxu, 1972)
Bertsolaria

Jon Maia itzultzaile lanean aritzen da. Euskal prentsan kazetari eta kolaboratzaile aritu da, iritzi-emaile moduan. Euskal Herriko musika talde askorentzat idatzi izan ditu abestien letrak. Idazle lanetan ere jarduten du eta bi liburu argitaratu ditu: Apaizac obeto (Elkar, 2006) eta Riomundo (Txalaparta, 2005).
1997an, 2001ean eta 2005ean, Txapelketa Nagusiko azken saiora iritsi zen, eta 2003ko eta 2007ko Gipuzkoako Txapelketan ere finalean izan zen.

No hay comentarios: