Hasier Oleaga


(Bilbo, 1979)
Bateria

Musikan txikitatik hasi zen Hasier Oleaga. Gasteizko Folklore Musika Eskola, Kontserbatorioa, Bartzelonako Taller de Musics eta Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioan (Musikene) egin ditu ikasketak. Euskal Herritik Bartzelonara, Oleaga bere lana jorratu du grabazio sesio askotan, diska edota filmeentzako musikaz parte hartzen.

Bere bersatilitatea dela medio, Oleagak musikari askorekin jo du: Carmen Canela, Gorka Benítez, Mikel Andueza, Víctor de Diego, Terrell Stafford, Donald Harrison, Wycliffe Gordon, Bob Sandsen Big Band eta seikotea, Dusko Gojkovic, Joan Díaz, Chris Kase, Joaquín Chacón, John Dubuclet, Alfons Carrascosa, Amaya Uranga, Ion Robles eta Pirineos Jazz Orkesta.
Bestalde, Oleagak zenbait grabaziotan parte hartu du. Horien artean aipagarrienak Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Bingen Mendizabal, Gari, Maddi Oienhart, Mikel Urdangarin, edota Maixa Lizarribarekin egindakoak dira. Ortophonk taldearen sortzailea da, “Euskadi eta Nafarroako talderik onena” SGAE-ek izendatuta suertatu zena Villa de Bilbao-ko XIII. Edizioan.

Gainera 2003an Oleagak EE.BB.etako Berklee College of Music eskola famatuaren diru laguntza jaso zuen bertan ikasteko, eta 2006ean Debajazz lehenengo jazz txapelketa irabazi zuen Zafari Project talde madrildarrarekin. 2007.eko uztailean Musikenen ikasketak amaitu eta lizenziatu ondoren Hasier zenbait proiektu ezberdinetan ari da: Iñaki Salvador-en hirukotean, zein Nonetoan, Ruper Ordorikaren Mugalari-ekin, Teresa Zabalza-ren taldean, Jerónimo Martín hirukotean, Juantxo Zeberioren Umama II, etabar. Bestalde, Hasier Oleaga antzerkiaren munduan ari da ere bai, Tanttaka-ren azkenengo produkzioan parte hartuz.

No hay comentarios: