Jon Piris


(Bilbo, 1967)
Kontrabaxua

Madrilen kontrabaxuko ikasketak amaitu eta gero musika klasikoko hainbat esparrutan murgiltzen da: Bilboko Orkesta Sinfonikoan, kamara talde zein antzerki proiektuetan. Gerora Bizkai aldeko jazz eszenan sartuko da han-hemen ibiliz, Zubipeko Swing eta Malu Gorostiaga Band direlarik horien artekoak. 2001ean Palladium aretoko trio iraunkorra osatzen du hiru urtez Jose Luis Canal pianojole eta Peer Wyboris baterijolearekin batera.
Urte horietan ere Bilboko Kalderapeko elkarteak antolatutako poesia eta jazza uztartzeko denboraldian parte hartzen du, Jeronimo Martin eta Iñaki Jaiorekin hirukotea osatuta. 2005etik aurrera Bizkaiko Ea herrian ospatzen diren Poesia Egunetako jazz trioa gidatzen du. Iaz Ruper Ordorikaren Memoriaren mapan diskoaren biran ibili da. Irakasle modura Getxoko Musikaeskolan lan egiten du, hango jazz konboetaz ere arduratuta.

No hay comentarios: